Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV

19 de azaroa, 2013 – 31 de abuztua, 2014

Flâneuses-en dantza

Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses) argazki-panelez osatutako horma-irudi handi batek, bi vanitasek, eta diptiko batek osatzen dute. Horma-irudia panoramika bat da eta bertan elkarren artean begiradak trukatzen dituzte pretsonaiek argi-itzalen ingurune teatral batean geldi-geldi. Begirada trukea, gainera, ez da gertatzen argazki-panel batean dauden pertsonaien artean soilik; beraz, begirada trukeen barne sistema bat da horma-irudia. Horrez gain, dantza aipatzen du tituluak, eta horrek bizitasun kutsua ematen dio protagonisten ageriko gelditasunari. Vanitasetan argazkilaritzaren eta heriotzaren arteko lotura estua aditzera ematen digu artistak: bada, argazki bidez saiatzen gara inmateriala berriro ere material bihurtzen. Era berean, zalantzan jartzen bide du pintatzeko sistema zaharra; horren arabera, hau da, gaien ordena akademikoren arabera, objektuen irudiei baino giza motiboei garrantzi gehiago eman behar zaie. Azkenik, diptikoa dugu; artistaren beraren irudia agertzen da horretan, Manu Arregui artistarenarekin batera, eta subjektu/isla dualtasunaren sintesi perfektua da, erretratu fotografikoaren mamia, alegia.

Elssie Ansareo
Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007
Zuri-beltzeko 12 argazki. Lambda inprimaketa
200 x 180 cm bakoitza
Edizioa: 3 aletik 1. + AP
Guggenheim Bilbao Museoa

×